
Secciones
Servicios
Destacamos
Herri txiki gehientsuenetan bezalaxe, txorien kantuek bakarrik apurtzen dute Orendaingo plazako lasaitasuna udaberriko egunerokoan. Goizetik hantxe ibiltzen da Paulo Garaialde Telleria, Ostatuko nagusia beharrezko guztia prestatzen eta inguratzen diren bisitariei zerbitzatzen. Duela 31 urte hartu zuen bere emazte Encarni Garmendiarekin batera herriko taberna-jatetxearen kudeaketa eta aurrera jarraitzeko ilusioz dago oraindik.
Ostalari bihurtu baino hilabete batzuk lehenago langabezian geratu zen Paulo Garaialde. Ordura arte konponketa-lantegi batean lan egin zuen urte luzez eta ostalaritza mundua lagunarteko elkarteetatik bakarrik ezagutzen zuen. Handik gutxira atera zuen lehiaketara Orendaingo Udalak herriko taberna. Etxean hitz egin ondoren, euren proposamena aurkeztea erabaki zuten, pentsatu gabe ostatuetako arduradunen artean «zaharrenak» bihurtuko zirela. Izan ere, herri txikietan gutxi dira gaur egun hamarkada bat baino gehiago daramatenak. «Andrea eta biok aurkeztu ginen eta hemen jarraitzen dugu. Gogotsu». Encarni sukaldean eta Paulo zerbitzari, pixkanaka taberna aurrera atera zuten.
Asteazkenetan izaten dute asteko atseden eguna, baina bestela, egunero «14 ordu edo gehiago» sartzen dituztela aitortzen du. Emaztea orendaindarra da, nahiz eta Alegian bizi diren. «Bueno, lotara bakarrik joaten gara. Egun guztia hemen pasatzen dugu», dio Garaialdek. Erroldarik gabe orendaindar bat gehiago da jada.
ORENDAIN
Comarca:
Tolosaldea
Habitantes:
241
Euskaldunes (2021):
87,21 %
Densidad población:
37,48 hab/km2
Tasa de paro (2023):
3,8 %
Renta personal (2022):
32.869 €
Altitud:
388 m.
Superficie:
643 Ha
ORENDAIN
Tolosaldea
Comarca:
Habitantes:
241
Euskaldunes (2021):
87,21 %
Densidad población:
37,48 hab/km2
Tasa de paro (2023):
3,8 %
Renta personal (2022):
32.869 €
Altitud:
388 m.
Superficie:
643 Ha
ORENDAIN
Comarca:
Tolosaldea
Habitantes:
241
Euskaldunes (2021):
87,21 %
Densidad población:
37,48 hab/km2
Tasa de paro (2023):
3,8 %
Renta personal (2022):
32.869 €
Altitud:
388 m.
Superficie:
643 Ha
ORENDAIN
Comarca:
Tolosaldea
Habitantes:
241
Euskaldunes (2021):
87,21 %
Densidad población:
37,48 hab/km2
Tasa de paro (2023):
3,8 %
Renta personal (2022):
32.869 €
Altitud:
388 m.
Superficie:
643 Ha
Orendainez hitz egiterakoan, bertako «herri-giroa» nabarmentzen du. «250 biztanle inguru dauzka, gehiagora doa eta bizirik dagoen herri txiki bat» da. Tolosaldeko beste herriekiko nahiko gertu geratzen da eta bertatik landa eremuko pasaiako ikusmira zabaltzen da: Aralar batera, Aizkorri mendilerroa bestera. Eskualdeko Hernio eta Uzturre ere begi-bistan geratzen dira. Guztia herria inguratzen duten belardi eta basoen ostean.
Urte hauetan guztietan bezero fidelak lortu dituzte etxeko sukaldaritzan oinarritutako platerekin, estilo neoklasikoa duen XVIII. mendeko udaletxeko eraikinaren azpialdean kokatuta dagoen tabernan. Herri txikietan Ostatuak taberna hutsa baino gehiago dira, herritarren bilgune izan ohi dira eta hori ere lortu dute.
Hala ere, gaur egun gazteak erakartzeko zailtasuna azpimarratzen du Paulo Garaialdek. «Hemen dagoen infraestrukturarekin ez dago merke jarri eta jende askori ematerik». Bere garaian deigarria izan zen atzeko aldean eraiki zuten kristalezko paretadun terraza. Ohiko eguzkitako eta olanak ordezkatzeko egin zuten, bezeroek neguan ere goxo egoteko aukera izan zezaten. Duela hamalau urte buruhausteak eman bazizkien ere, orain harro dago lortutakoaz.
Ostalaritza mundu gogorra den arren, aurrera jarraitzeko sekretua argi dauka: «Gustatu egin behar zaizu». Bera «pozik» dago Ostatuan, «ahal dudan bitartean jarraituko dut».
- – Nolako herria da Orendain?
– Herri txiki bat baina gehiagora doana, eta bizirik dagoena.
- – Zer da Orendainen bizitzearen hoberena?
– Kokaleku ona dauka: bistak, lasaitasuna… Herri-giroa dago.
- – Eta txarrena?
– Ez dago txarrik, denak dira onak. Batzuetan izaten dira haizeak eta horrelako gauzak, klimatologia aldetik, baino hori gutxienekoa da.
- – Zein duzu herriko leku kuttunena?
– Nagoen toki hau, plaza eta plaza inguru hau.
(88tik 71.)
Publicidad
Elene Arandia | San Sebastián y Oihana Huércanos Pizarro (gráficos)
David González
Mikel Madinabeitia | San Sebastián y Oihana Huércanos Pizarro
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.